Friday, April 18, 2008

Iriarte Azpikoa baserria (Antzuola) planopean eginiko lehen baserria

Iriarte Azpikoa baserria Joseph de Oxirondo eta Juan de Ibargoitia maisuek 1672 urtean eraiki zuten, Juan Bautista de Benitua jabearekin aldez aurretik erabaki zuten plano eta baldintzei jarraiki.

XVI mendean nahikoa zen jabearen eta etxegile artisauaren arteko ahozko akordioa, etxea egiten hasteko eta jasotako enkarguaren arabera egokitzeko. Askotan, interesdun gisa jabeak hurbiletik harraitzen zituen lanak, eta berak erabakitzen zuen zein material erosi eta langileei zein soldata eman.

Nekazaria ez zen sartzen alderdi teknikoetan, -hori ofizioa ikasitako maisuari zegokion- baina berari lagun ziezaiokeen oinarrizko erabakiak hartzen, baserriko fatxadaren norabiderik egokiena aukeratzen adibidez, eguzkia goizean ateratzen zen aldean bilatzen zena ia beti.

XVI mendearen erdian baserri on bat egitea, lanerako hamabi idi erostea bezain garestia zen. Aurrekontuaren herena obra hasi baino lehen ordaintzen zen, beste herena teilatua jartzean, baina azkenekoa etxea amaitzerakoan ordaindu beharra zegoen arren, atzeratu egiten zen beti eta ondorengo urteetan ordaintzan zen, ale kopuru gutxi batzuekin, eskurdiruz, baserriko animaliren batekin edo zenbait gurdikada egurrekin.

XVII mendearen erdialdetik aurrera baserriak egiteko kontratuak idatziz egin ziren herriko idazkariaren aurrean eta sarritan maisu etxegileak plano edo egitamu bat marrazten zuen eta etxea egiten zuten hargin eta zurginek errespetatu beharra zeukaten baldintza teknikoen orria idazten zuen. Oso etxe ederrak egiten jarraitu zen, gero eta eredu eta kategoria desberdinagokoak: harlanezko arku eta harmarriak zituzten etxondo apainak, momentu hartako berrikuntza artistiko guztiekin; adreiluzko hormazurra zuten baserri apainak; bi bizitzako etxetzar sendoak maizter gehienentzat eta egurrezko eta eskuormazko txabolak zorte txikieta zutenentzat, irabazi erdiagatik nagusiaren ganadu batzuk zaintzen zituztenak. Maisuek irtenbide desberdinak eskaintzen zituzten eskari motaren arabera, baina ia beti nahiko estilo antzekoa erabili zuten, Gipuzkoako baserriak bizi zuen batasun ekologiko eta kulturalak zehaztua.


Testuak Gipuzkoa Foru Aldundiak argitaratu duen "Bertan" liburutik.

Thursday, April 17, 2008

Igartubeiti Gipuzkoako baserri bat (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Igartubeiti, Gipuzkoako baserri bat

2003-288 orr.ir. kol, 20 euro, elebiduna (euskara-gaztelera).

Igartubeiti baserriaren ikerketa, zaharberrikuntza eta zabalkundeari buruzko azterketa sakon eta zabala, bederatzi adituren eskutik, irudi oparoz hornitua.

AURKIBIDEA:
  • Igartubeiti baserriaren historia (Alberto Santana)
  • Igartubeiti baserriko esku-hartzea (Manu Izagirre)
  • Igartubeiti: esku-hartze arkeologikoko programa bat (Iñaki Sagarzazu)
  • Igartubeiti, baserri bati buruzko arkeologi ikerlana (María José Torrecilla)
  • Igartubeiti baserria: arkitektura eta zaharberritzea (Ramón Ayerza)
  • Igartubeiti baserriaren azken akabera (Miriam Cano)
  • Arkeologi zoruaren bi kopia egitea (Giorgio Stude)
  • Igatubeitiko bizimodua orain dela 400 urte (Alberto Santana, Josu Tellabide)
Jaitsi liburua osoa baserriaren web gune ofizialetik (kontuz 36MB).

Bertan 4 Baserria (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu zuen liburu zoragarri honen bertsio elektronikoa web orri honetan ikusi daiteke.

Hona hemen liburuaren hasiera: "Behin batean, udararen erdialdera “San Martintxiki” izena zuen heroi adoretsu batek mendiko jaunei –basajaun erraldoiak- eskukada gari-hazi lapurtzea lortu zuela kontatu ohi dute, eta geroxeago hitzegiten ari ziren bitartean haiei zelata egitea lortu eta zein urtarotan aldatzea komeni zen jakin zuela. Jose Migel Barandiaranek gazte denboran Ataunen entzundako antzinako ele honek, euskaldunei nekazaritzako sekretuak aurkitzea ahalbidetu zien fantasiazko mentura baten gorabeherak kontatzen ditu –lehen basoko izaki eta jainkokiek bakarrik zekizkiten sekretuak-.
Antzinako jainkoei sekretuak lapurtuz bihurtu ziren nekazari Gipuzkoako artzain eta uztabiltzaile gosetiak, eta Industri Iraultza arte hedatuko zen kultur zikloari eman zioten hasiera"

Igartubeiti dolare baserria

Baserri historikoak

XVI. mendean eraiki zen Igartubeiti baserria, mende bat beranduago handitu zen alboko egitura gehituz.

Egurrezko azala du, baina gehien nabarmentzen dena bere barne egitura da. Dolare-baserri zoragarri baten aurrean gaude, baserri osoa sagardoa egiteko erabiltzen zen dolare erraldoi baten inguruan egituratzen da.


Ezkio-Itxason XVI. mendeko baserri hau museo bihurtu dute. Antolatzaileak nolako den azaldu eta garai hartako bizimodua azaltzen du HABEKo web gunean dagoen grabazio honetan.

Ikusi baserri-museoaren web gune ofiziala.

Baserriari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat argitaratu zuen.

Tuesday, April 15, 2008

Hiztegia













b


Bilbadura - entramado

m

Mazela - ladera